Número de expediente: 
2020LAAU0006
Objeto de la convocatoria: 

Deialdiaren xedea da, administrarien edo administrari laguntzaileen plazei dagokienez, gaur egun Udalean dauden premiei erantzuteko, interinitate-izaerako kontratazio edo izendapenak egitea, BARNEKO DEIALDIAREN prozedura erabilita.
Halaber lan-poltsaren izaera izango du, beste departamendu batzuetako administrarien edo administrari laguntzaileen plazak betetzeko plaza bete arteko interinitate-izendapenak egiteko premien aurrean, udalak horrela erabakiko balu premia bakoitzaren aurrean.
Aldi baterako egoeran dagoen langile batek administrari edo laguntzaile plaza interinitatean hartuko balu, horrek aurretik indarrean zuen izendapena bertan behera lagatzea ekarriko du eta interinitatea amaitutakoan jatorrian zegoen lan-poltsara bueltatuko da.
Deialdiak presazko izaera du.

Bolsa de trabajo: 
Convocatoria y bases
Bases
Último día de presentación de peticiones: 
10/10/2020
Observaciones: 

Oinarrien akats zuzenketa: 2020/10/06ko alkatearen dekretuz.
Erabakiaren edukia:
"LEHENENGOA: 2. oinarrian honela esaten duenean:
2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Administrarien eta administrari laguntzaileen lanpostuetan interinitate-izaerarekin izendatzeko interesa duten Bergarako Udaleko langileek eman dezakete izena.
Ezinbesteko Baldintzak dira:
a. Udalean C1 (lehengo D titulazio-taldea zena) titulazio-taldeko lanpostu batean karrerako funtzionario edo lan-kontratu finkoarekin kontratatuta egotea.
b. 3. Hizkuntza Eskakizuna izatea.
Parte hartu dezakete, halaber, aldi baterako kontratuarekin daudenak, baina langile finkoek lehentasuna izango dute.
Honela esan behar du:
2.- IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Administrarien eta administrari laguntzaileen lanpostuetan interinitate-izaerarekin izendatzeko interesa duten Bergarako Udaleko langileek eman dezakete izena.
Ezinbesteko Baldintzak dira:
a. Udalean C2 (lehengo D titulazio-taldea zena) titulazio-taldeko lanpostu batean karrerako funtzionario edo lan-kontratu finkoarekin kontratatuta egotea.
b. 3. Hizkuntza Eskakizuna izatea.
Parte hartu dezakete, halaber, aldi baterako kontratuarekin daudenak, baina langile finkoek lehentasuna izango dute.

BIGARRENA: Zuzenketa argitara ematea udaleko langileen oholetan.

Personas admitidas y excluidas
Lista PROVISIONAL de personas admitidas y excluidas: 
Pruebas de selección y valoración de los méritos
Pruebas de selección
Propuesta de contratación o nombramiento por parte del tribunal
Estado de la convocatoria: