Tarifa soziala ere izango da gutxieneko diru sarreretara iristen ez diren herritarrentzako. Matrikula egiteko epea hilaren 26ra arte egongo da zabalik.

Bergarako Udal Euskaltegiak dagoeneko erabaki du zein izango diren 2013-14 ikasturtean ikasleei emango dizkien diru-laguntzak. Ikasturte amaieran egin ohi dituen diru-itzulketez gain, azpimarratzekoa da, aurten, langabetuek matrikularen erdia solik ordaindu beharko dutela euskara-ikastaroa egitearren.

Gainera, tarifa soziala izango da gutxieneko diru-sarreretara iristen ez diren herritarrentzat.

Laguntza hauen bidez, euskara ikasteko erraztasunak eman nahi ditu Udalak garai ekonomiko zail honetan.