Udalak argi du turismoa ez dela Bergara ikusteko ekimen soila, aldiz, jarduera ekonomikoa bultzatu behar duela. Hala, Labegaraietan autokarabanentzako eta furgoneta ekokituentzako egokitu duen zerbitzu gunean ekimen berri bat egingo du, erabiltzaileei herriko kirol eta kultura azpiegituren, jatetxeen eta denden eskaintzak eskuragarri jartzeko.

Gure ondare monumentala erakustea eta zaintzeaz gain, turismoak etekin ekonomikoa sortu beharko lukeela uste du Udalak. Horretarako, autokarabanentzako zerbitzu gunearen erabiltzaileen eta herrriko komertzio eta tabernen loturak egitearren, Udalak bono berezi bat sortu nahi du.

Bonoarena Europako hainbat tokitan martxan dagoen formula da. Autokarabanentzako gunea erabiltzea doakoa da, baina erabiltzaileek erabilera mugatua erosteko aukera dute. Bonoak hala herriko kirol zein kultura azpiegiturak nola herriko jatetxeetan zein dendetan eskaintza bereziak lortzeko balio du.

Bonoarekin batera, ekimen honetan parte hartzen dutenen katalogoa argitaratzen da. Horrela, bonoa hartzen duenak eskaintzak non dauden eta nolakoak diren jakiten du.

Parte hartzeko informazioa

Ideia mahai gainean dago eta Bergarako edozein ostatu, taberna, denda eta abarrek har dezake parte. Horretarako aski du bere eskaintza jakinaraztea udalean: 943 779 124 edo 943 779 183 edo turismoa@bergara.eus helbidearen bitartez. Era berean, eskaintza osatzeko aholkua ere galde daiteke.