Datorren igandean, maiatzak 1, 12:30ean, egingo du Bergarako Musika Bandak hurrengo kontzertua. Oraingoan, kontzertua udal pilotalekuan izan beharrean, Boluko pilotalekuan izango da. Pandemia sasoian jo zuten han lehen aldiz, eta entzuleak bertan gustura egon, eta berriz egitea eskatu diote Bandari.

Enrike Txurruka Bergarako Musika Bandaren zuzendariaren esanetan, haien asmoa da herriko beste auzo batzuetan ere leku aproposak bilatzea, eta banda guztien eskura jartzea, kontzertuak auzoetan eginez.

Maiatzaren 1eko emanaldiko programa hau izango da:

CANTAME UN PASODOBLE (1989).
Carlos Cano. Mold: Alfredo Glz. Chirlaque

LA PRINCESSE JAUNE (1872)
Camille Saint-Saëns

KATIUSKA (1931)
Pablo Sorozabal

BALLATA DELLA TROMBA (1961)
Franco Pisano. Mold: Alfredo Glz. Chirlaque

TOWARD THE BRIGHT FUTURE (2009)
Naoya Wada

SONG ANDA SAMBA (1959)
Luiz Bonfá. Mold: Naohiro Iwai

Departamento: