Aurrez jakinarazi izan den moduan Udalak herriko hainbat eragilerekin batera abian du lan-arloan euskara sustatzeko HARIXAko programa. Programaren barruan aurten industria-arloko enpresen eta eurekin lotura duten entitateen arteko hitzarmena egin nahi da, eta hitzarmen hori enpresei aurkezteko 4 saio eskaini dira ekainean zehar, eta dagoeneko 20tik gora enpresak hartu dute horietan parte. 

Hala ere, aurkezpen saio horietan parte hartu ez arren hitzarmenean parte hartzeko edo gaiari buruzko informazioa jasotzeko interesa duten enpresei jakinarazten zaie Udaleko Euskara zerbitzura jo dezaketela dela telefonoz edo dela mezu elektroniko bidez eta bertan emango zaiela nahi duten informazioa. Telefonoa: 943779129 (Estepan); helbide elektronikoa: euskara@bergara.eus. Hitzarmenaren edukiaren zirriborroa hemen ikus liteke.

 

Departamento: