Uztailaren 18an egin duen osoko bilkuran udalbatzak aho batez onartu du Bergrako herriak eta Udalak Euskaraldiaren 3. edizioan parte hartzea, Herritarren Batzordeak proposatuta. Bestetik, aste hauetan merkataritzan ekimena aurkezteko bisitak egiten ari dira. Entitateek irailaren 27ra arteko epean eman behar dute izena. 

Hau da bilkuran onartutako testua:

Euskal Herri guztiko ehunka herritako milaka parte hartzailerekin bideratu ziren 2018 eta 2020an Euskaraldiaren lehenengo bi edizioak, erakunde publikoen zein gizarte eragileen bultzadaz. 

Bergaran ere 3.000 herritarretik gora izan dira edizio horietan Ahobizi edo Belarriprest gisa parte hartu dutenak eta 150 entitate baino gehiagotan eratu dira Ariguneak. 

Edizio horien balorazio positiboa egin izan da, bai partehartzearen aldetik eta baita ekimenak erabileran izan duen eraginaren aldetik ere, eta une honetan abian dira Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzeko lanak.

Hala, beraz, horiek horrela izanik, Udalbatzari proposatzen zaio:

  • Euskal Herri osoan zehar bideratuko den Euskaraldia ekimenarekin bat egitea eta Bergaran ere egitasmoa sustatzeko ardura hartzea, Jardun euskara elkartearekin eta herriko beste eragileekin batera.

  • Bergarak herri gisa egitasmoan parte hartzeko izena ematea, Euskaraldiak horretarako finkatutako bidetik.

  • Bergarako Udalak entitate gisa Euskaraldian izena ematea, horretarako beharrezko ariguneak identifikatu eta bultzatuaz.

  • Udalbatza bera arigune gisa identifikatzea.

  • Udalkide, herritar eta herriko eragileei dei egitea urtean zehar izango diren prestaketa-lanetan parte har dezaten eta bere momentuan “Ahobizi” eta “Belarriprest” izan daitezen.

 

Departamento: