Lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko proiektua lantzen hasi da Bergarako Udala ‘Bergara izan, bizi, ekin’ planean jasotzen denari jarraituz. Lan-mahaia osatu zen, eta 2021. urteko maiatzaren amaieratik lanean ari da taldea.

Orain, enpresei hitzarmena sinatzea proposatuko zaie, eta horretarako aurkezpen bilerak egiten ari da Udala. Bergaran lan-arloan euskara sustatzeko abian jarri den HARIXA izeneko programa azaldu zaie eta, enpresei egin nahi zaien proposamen bat aurkeztuko zaie: industria arloko enpresen artean euskara bultzatzeko hitzarmen bat sinatzea. Asmoa da urriaren 21ean hitzarmen hori sinatzea ekitaldi publiko batean.

Ekainean egin ziren saioetan 25 bat enpresak parte hartu zuten. Datorren astean azken aurkezpen saio bat egingo da, irailaren 21ean, 12:00etan, Miguel Altuna institutuan (eraikin berrian).

Saioa egoki antolatzeko, parte hartu nahi duten enpresek aurretik jakinaraztea eskatzen da, euskara@bergara.eus helbidera idatzita edo 943779129 telefonora deitua.

Departamento: