Bergarako Aroztegi aretoan jarritako Euskal Herriko motorren eta belomotorren erakusketak ia 3.000 bisita izan ditu dagoeneko, beraz, aurreikustekoa da kopuru hori ere gaindituko duela. Bergararrak gain,
herritik kanpoko jende askok bisitatu du erakusketa. Igande arte izango da ikusgai. Miguel eta Agustin Lazpiur anaienak dira piezarik gehienak.
 
Maiatzaren 5a geroztik ikusgai dagoen erakusketan Espainiako gerra zibiletik 80ko hamarkadara arte Euskal Herrian egindako 25 motor, ziklomotor eta belomotor daude ikusgai.
 
Oraindik erakusketa ikusteko aukera izan ez duenak igande arte izango du. Hau da Aroztegi aretoko ordutegia:
 
Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatean: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jaiegunetan: 12:00-14:00