Zer da?

Mendekotasuna onartuta duen pertsona bati eskaintzen zaion diruzko laguntzak dira.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntzak 3 eratakoak izan daitezke:

  • Laguntza pertsonala, egoitza edo eguneko zentroko plaza pribatu bat ordaintzeko. (informazio gehiago hemen)
  • Familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko. Hau da, zainketa lanak familiako norbaitek eskaintzen dituenean.  (informazio gehiago hemen)
  • Zerbitzuari lotutakoa: pertsona bat kontratatzen denean zainketa lanak egiteko. (informazio gehiago hemen)

Laguntza eskatzeko

Eskubidea aitortzeko, interesdunak baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Zerbitzu eta prestazio bakoitzaren berariazko baldintzak.
  • Zerbitzua eta prestazioa bere egoera pertsonalerako egokia izatea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.

Laguntzen kopuruei buruzko informazioa hemen lortuko duzu.