Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarean trantsizio energetikoaren bueltan lanean dihardugu, eta pasa den urtean abiatutako Eraginez Piztu estrategiaren bigarren fasea martxan jartzera goaz.

Orain arte aztertu, landu eta hausnartutako zenbait gako, eta aurrera begirako asmoak partekatzeko irailaren 21ean, saio irekia antolatu dugu Bergarako Irizar jauregian, 9:30etik 12:30era.

Honakoak izango dira jorratuko diren gaiak:
• Debagoiena 2030 eta Eraginez Piztu estrategia
• Debagoieneko diagnostiko energetikoaren emaitza eta analisia
• Eskualdeko erronka energetikoari erantzuteko aukerak

Herritar eta erakunde oro, saio honetan parte hartzera gonbidatu nahi dugu.

Eman izena irailaren 18a baino lehen. Behar duenarentzat itzulpen zerbitzua egongo da.

Izen ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScnjEJuPdkTPLa76jZmQQf4mWbufKPl...