Zer da?

Drogen inguruko arazoei, eta bestelako mendekotasunei aurre egiteko informazio, orientazio eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duen gunea da. Bertan, egoera aztertzeko eta baloratzeko laguntza eskaintzeaz gain, esku-hartzerako edo tratamendurako egon daitezkeen aukera eta baliabideen inguruko azalpenak ere ematen dira.

Laguntzaren ezaugarriak

Drogen kontsumoarekin lotutako arazoak dituzten herritar guztiek dute aukera zerbitzu hau eskatzeko.

Laguntza zehatzak:

  • Arreta zuzena eman: telefonoz, e-mailez edota zerbitzura zuzenean etorrita.
  • Egoeraren azterketa, balorazioa eta horren inguruko aholkularitza eman.
  • Gizarteratzeko bidean laguntza eman.