Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin.

Herrira etortzen diren bisitariak eta herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira kanpainaren bitartez.

Horretarako, UEMAk mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu eta bertan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez bideoak ikusteko eta musika entzuteko aukera ere eskaintzen du.

Bergarako Udalaren webgunetik ere deskargatu daiteke hiztegia:
https://www.bergaraturismo.eus/sites/bergaraturismo.eus/files/orrialde-e...

Bergarako Udaletik ostalariak parte hartzera gonbidatu dituzte eta testuak euskarara itzultzeko laguntza ere eskaintzen zaie. Horretarako Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura (euskara@bergara.eus edo UEMAra (943816699) jo daiteke.

Bukatzeko, kanpainaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, UEMAren orrian kontsulta daiteke: https://labur.eus/UEMA-BertatikBertara2025