Enviado por webmaster en Jue, 2025-07-10 10:56
Bergarako Udalak jakinarazi du datorren astelehenetik, uztailaren 14tik, aurrera Urteaga kalea sei astez moztuko dela trafikoarentzat Antzuolako ur zikinak kolektorera bideratzeko eta Antzuola-Bergara bidegorriaren jarraipeneko obrak direla eta. Horren ondorioz hainbat seinalizazio eta hesi jarriko dira sarrera puntuetan.
Honako neurriak hartuko dira:
1. Sarrera San Antonioko biribilgunetik
Seinaleak jarriko dira bizilagunak izan ezik beste ibilgailuak sarrera debekatuta dutela adierazteko:
2. Sarrera Antzuolatik
Seinaleak jarriko dira mozketa puntuak adierazteko. Gasolindegira eta industriagunera momentu oro sarrera bermatzeko neurriak hartuko dira.
3. Hesiak
- Seinalizazioaz gain, ibilgailuek ez gainditzeko hesi kopuru nahikoa jarriko da puntu bakoitzean, trafikoaren segurtasuna bermatzeko.
- 1,5 metroko igarobide bat ezarri da, hesi batez babestuta, txirrindulariek eta oinezkoek bertatik segurtasunez pasatu ahal izan dezaten.