Otsailaren 26an herritarrei egindako aurkepenarekin batera abiatu zen Azoka Bergaratzen parte hatze prozesua, Oxirondoko Azokari eta eraikinari berari bizi berria eman nahi dizkiona, zehazki, helburu hauekin:

  • Bergarako udal azoka biziberritzea, herritar eta azokako erabiltzaileen inplikazioarekin eta udalarekin elkarlanean.
  • Kontsumo lokala, arduratsua eta sasoian-sasoikoaren gaineko sentsibilizazioa lantzea.  
  • Azokan kokatuko den aisialdi gune berriaren eredua definitu, eta honen antolaketa eta kudeaketa adostea.

Xede honekin lanean jardun dute hainbat herritar taldek ideia eta proposamen zehatzak egiteko, Udalarekin eta Bagararekin elkarlanean (bilera hauei guztiei buruzko informazio guztia duzu hemen):

  • Lehen Sektoreko lantaldea.
  • Ekonomia lokaleko lantaldea.
  • Herri eragileen lantaldea.
  • Aisialdi gunea definitzeko lantaldea.

Apirilaren 9ko bateratze saioan, aurreneko 3 lan ildoetan (lehen sektorea, ekonomia lokala eta herri eragileak) jasotako proposamenak bateratu eta maiatzetik aurrera azokan egingo diren ekimen ezberdinen plangintza adosteko. Bertan 20 pertsonak hartu zuten parte, bai lan taldeetan parte hartu dutenek bai prozesuarekiko interesa azaldu zuten herritar batzuek.

Prozesuak aurrera jarraitzen du eta erabat irekia den heinean,  herritar guztiei dei egiten zaie bertan parte hartzera.

Ekimen zehatzak

Ekarpen guztiak bateratu ondoren, hauek dira datozen hilabeteetan aurrera eramango diren ekimenetako batzuk:

  • Maiatzaren 14an, lore eta landareekin apainketa ikastaroa eta maiatzaren 17an, lore eta landare mintegien azoka berezia.
  • Poltsa berrerabilgarriak sortu: Azoka Bergaratzen lemarekin, azokako merkatari eta baserritarrek banatzeko.  
  • Informazio panelak Azokan: Tokiko eta sasoian sasoiko produktuen inguruan.  
  • Azoka Berezia: Ekainetik aurrera, herriko baserritar eta bestelako jardueren azoka berezia antolatuko da, hileko lehen asteazkenetan, arratsaldez (Lehena ekainaren 4an, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara

Zehaztuta dauden ekimen horiez gain, beste hainbat proposamen jaso dira eta datozen asteotan, horien lanketarekin jarraituko da:

  • Bigarren eskuko-truke azokak,
  • Ikastaroak,
  • etab.

Ekimen hauek guztiak kudeatzeko eta antolatzeko lantalde mistoa sortu da.

Hurrengo pausuak eta zitak

  • Aisialdi gunearen arloan, aisialdi gune berriaren antolaketa eta kudeaketaren inguruko lanketa egiten ari dira herriko guraso eta hezitzaileak udaleko hezkuntza sailarekin batera. Hurrengo saioak: apirilak 9 (19:00etan Irizar Jauregian) eta apirilak 14 (10:00etan kultur etxean).
  • Lehen sektoreko herri mahaia: asteazkenetako azoka bereziaz gain, maiatzean zehar herriko lehen sektorea biziberritzeko estrategia adosten jarraituko da. Hurrengo bilera: apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:30etan Irizar Jauregian.   
  • Saio irekia: Maiatzaren 21ean, arratsaldeko 18:30etan, udaletxeko pleno aretoan.