Bergarako ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan landu duten elikadura osasuntsuaren gaiaren inguruan, udal ordezkariei proposamenak egiteko. Beste batzuen artean ondorengoak proposatu dituzte:

  • Garaiko produktuak bultzatu.
  • Kontsumo taldeei erraztasunak eman.
  • Gazteak baserri mundura hurbiltzeko erraztasunak eman
  • Kanpainak bultzatzea jendeak azokan poltsak ez erabiltzeko (...)

Eskolek landu dutena guztiz lotuta dago udala lantzen ari den Azoka Bergaratzen egitasmoarekin. Ikasleek planteatutakoa eta udalak Azoka Bergaratzen egitasmoan lotutakoa erabat bat baitatoz.

Departamento: