Euskarak azken aldian jasan dituen erasoak salatzeko, Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da otsailak 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara  lelopean Donostian.

Mobilizazioaren helburua hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako “injerentziak” salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da.

Herri mailan, Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak bat egin dute deialdi honekin eta Bergaran datorren astelehenerako antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu nahi dituzte herritarrak eta eragileak.

  • Otsailak 23 (astelehena). Arratsaldeko 19:00etan agerraldia San Martin Plazan.
  • Otsailak 23 (astelehena). Arratsaldeko 19:30ean Plenoan mozio bat landuko da.
  • Otsailak 28 (larunbata). Manifestaziorako autobusa aterako da arratsaldeko 16:00etan. Manifestazioa, Gipuzkoa Plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta Bulebarrean amaituko da. 
Departamento: