Gune korapilatsua izan da orain arte autoen zirkulaziorako Urdangarin eta Alkabieta kale tarteko bidegurutzea. Errepidea zabaltzeko egokitze-lanak egin ostean arazoa konponduta egotea aurreikusten da.

Horretarako, Udalak E.Urdangarin 5eko Jabe Komunitatearena den 42,15m2-ko lursaila eskuratuko du 10.670 euro ordainduta.

 

Autoen zirkulaziorako gune korapilatsuentzat konponbideak topatuz

Maiatza hasieran egindako San Antonioko etxebizitzen eraiste-lanekin eta orain Urdangarin eta Alkabieta tarteko bidegurutzearen zabaltze-lanekin, Udalak herrian bai oinezkoentzat bai autoentzat korapilatsuak izan diren bi guneei irtenbidea aurkitu die. 

Departamento: