Aurrera doa Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debagoieneko eskualdean zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua. Guztira 190 proposamenetik gora jaso ziren eskualdeko 8 herrietan egindako saioetan, apirila eta maiatzean zehar.

Proposamen horiek guztiak aztertu eta batzuk alde batera utzi ziren, baldintza nagusiak betetzen ez zituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea).  Horrela, 137 proposamen geratu dira.

Hurrengo pausua proposamen guztien artean proiektuak lehenestea izango da. Horretarako, eskualde mailako bilera irekia egingo da ekainaren 11n, arratsaldeko 18:30etan Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa, etorbidea 17, Arrasate). 

Saio horretan bertaratutako herritarrek, proposamenen artean aukeraketa bat egingo dute eta beraien ustez lehentasunezkoak diren 20 proposamen onartuko dira (10 proposamen eta 10 ordezko).

Departamento: