Maren Belastegi Bergarako alkateorde eta UEMAko presidenteak sinatu zuen hitzarmena Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen izenean. Foru Aldundiaren izenean jardun zuen Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.

Ikusi bideoa

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak elkarlanerako ituna sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, "euskararen arnasgune" diren lekuak babesteko eta indartzeko. Helburu hau betetzeko UEMAk 59.000 euro jasoko ditu Aldundiaren aldetik udaletako jardunak sustatzera bideratuko direnak.

Hitzarmen honi esker UEMA eta Aldundiak elkarrekin lan egingo dute euskara planak garatzeko laguntzen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko testuak gaztelaniara itzultzen laguntzen, erakundeetako erabakiek euskararen egoeran izan dezaketen eragina neurtzen eta sor daitezkeen kalteak zuzentzen.

Ekitaldi berean eta helburu berekin Kontseiluarekin ere hitzarmena sinatu zuen Aldundiak. Erakunde honek 15.000 euro jasoko ditu.

Departamento: