Bergarako Udalak antolatu eta Jardun euskara elkarteak kudeatzen dituen udaleku irekien izen emateak aurreikuspen guztiak apurtu ditu aurten, izan ere, guztira 483 ume apuntatu dira; 455 Bergaran, 17 Angiozarren eta 11 Osintxun. Antolatzaileak pozik agertu dira “urtetik urtera herritarrek udalekuetan jartzen duten konfiantzagatik. Gaur egun, kalitatezko haurrentzako aisialdi hezitzaile euskalduna eskaintzeaz gain, gurasoentzat lana eta bizitza pertsonala uztartzeko ezinbesteko tresna bihurtu dira udalekuak”.

Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 1etik 29ra bitartean egingo dira Bergarako herrigunean, Angiozarren eta Osintxun eta gune bakoitzeko aurkezpen saioak ondorengo egunetan izango dira;

  • Ekainaren 8an, asteazkena, 18:00etan Zabalotegi aretoan.
  • Ekainaren 9an, osteguna, 18:00etan Angiozarko Arbiaska aretoan.
  • Ekainaren 15ean, asteazkena, 18:00etan Osintxuko eskolan.
Departamento: