Aurtengo San Martin feria irailaren 17an, larunbata, ospatuko da eta berrikuntzekin iritsiko da. Izan ere, feriari garrantzia eman nahian eta feriak Bergaran duen garrantzia kontutan izanik, feria lekuz aldatuko da. Honela, aurtengo San Martin feria Oxirondo azokaren aurrean kokatuko da. Leku aldaketa hau dela-eta, izen-ematea zabaldu du Udalak, bertan beren produktuekin salmentara etorri nahi duten ekoizleei ahalik eta leku egokiena emateko helburuarekin. Izena emateko, orri hau (san_martin_feria_inprimakia_elebitan.doc) inprimatu eta uztailaren 17a baino lehen entregatu beharko da udaletxeko Kultura sailean edota kultura@bergara.eus helbidera bidalita. Edozein zalantzatarako, 943 779141 telefono zenbakira (Joseba) deitu daiteke.

Departamento: