Zineaz aire librean gozatzeko aukera izango da hurrengo asteetan. Bergarako Udalak antolatuta, 6 zine emanaldi eskainiko dira astearteetan San Martin plazan 22:15etik aurrera. Lehenbiziko saioa bihar, uztailak 12, izango da eta bertan, "Kon Tiki" filma ikus ahalko da. Uztailaren 26an, berriz, "Vacaciones", abuztuaren 2an "Asterix, Jainkoen egoitza", abuztuak 9an "Tomorrowland, el mundo del mañana", hilaren 23an "Friends, aventura munstroen uhartean" eta azkenik, "Noche en el museo 3: el secreto del faraón" izango da abuztuaren 30ean. Emanaldi guztiak familia osoarentzat zuzenduta daude eta eguraldi txarra eginez gero, Seminarioko karpan eskainiko dira. 

Departamento: