Ostiraletik larunbaterako gauean Bergarako Haurreskolan sutea sortu zuten, kalte materialak eraginez. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Bergarako Udalak irmoki gaitzetsi nahi du gertaera. Izan ere, sinestezina eta ulergaitza egiten da norbaitek edo norbaitzuk horrelako zerbait egitea. Horregatik, zer kalte eragin den eta egindakoaren inguruan hausnartzera deitzen ditugu. Era berean, udako egun hauetan beren haurrak Haurreskolara eramaten dituzten familiei irtenbidea emateko helburuarekin, Partzuergoak haur horiek inguruko herrietako Haurreskoletara eramateko aukera eskaini die. Azkenik, konponketa lanak ikasturte berria hasterako, irailak 1erako, amaituta egotea espero du Udalak baina posible ez balitz, beste aukera batzuk aztertzen ari da Udala.

Departamento: