Bergarako Udalak Uztaileko osoko bilkura egin zuen atzo, astelehena, eta bertan, Arrizuriaga jauregiaren eta Seminarioaren arteko permutaren aldaketa onartu zen EAJ eta PSE taldeen aldeko botoekin. Modu honetan, Arrizuriagak Udalarena izaten jarraituko du, urte askotan izan den moduan, eta UNED, aldiz, dagoen tokian geratuko da, bere betiko egoitzan eta seminarioak iraganean izan duen ikaskuntza erabilera jarraituz. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.107.000 euroko diru laguntza bideratuko du kultur aretoko ekipamendua osatu eta egokitzapenak egin ahal izateko; horren bitartez seminarioko obra egiteaz gain erabilera, kultur ekipamendu moduan, bermatu egingo da, orain arte bermatuta ez zegoena.

Akordioa ostiral honetan, uztailak 22an, sinatuko dute Udalak, UNED-ek eta Diputazioak, UNEDeko patronatoan.

Elena Lete alkateak positibotzat hartu du erabakia, “izan ere Bergarako herriaren aldeko erabakia da. Erabilera publikoa izango duten bi eraikin izango dira herrian, diru kantitate garrantzitsua jasotzen dugu erabilera anitzeko aretoan lanak egiteko eta ekipamendu on batekin jarri ahalko dugu aretoa, orain arte obra finanzaketa besterik ez genuekan bermatuta eta. Pozgarria da”.

Departamento: