Debagoiena eskualdeko gazteei lan munduan sartzen laguntzeko proiektua abiaraziko du Mankomunitateak eta informazoa emateko, saio bat antolatu du. Hitzordua ostegunean, irailak 22, izango da 11:00etan Debagoienako Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan.

Txertatu Merkatuan proiektuan parte hartu ahal izateko, 16 eta 30 urte bitartean izatea, prestakuntza maila baxua izatea, erdi-mailako ziklo bat izatea, eta langabetua izatea beharrezkoak izango dira. Arduradunek agertu dutenez, proiektu berrian parte hartzen duten gazteei aukera emango zaie etorkizunean zer egin nahi duten hautatzeko, gustatzen zaien hori ikasi eta prestatzeko edota lan-merkatuan euren balioa erakusteko.

Txertatu Merkatuan proiektuak 4 hilabete iraungo ditu eta honako ibilbidea izango du;

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, 943 793 090 telefono zenbakira deitu edo airizar@debagoiena.eus helbidera idatzi daiteke.

Departamento: