Gaur, irailak 26, hileko ohiko udalbatza egingo du Udalak. Hitzordua 19:30ean hasiko da eta bertan laduko diren gaiak honako hauek izango dira;

  1. 2016ko uztailaren 18ko eta irailaren 1eko akten onarpena.

  2. Alkatearen jakinarazpenak.

  3. Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari buruzko informazioa. 2016—2 epea.

  4. Kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2016/6 zbk.ko espedientea onesteko proposamena.

  5. Martinez Irala ikastetxean izandako sutea dela eta hainbat gasturen onarpena.

  6. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari Eskusarte 2-1. B etxebizitza eta berari atxikita dauden 3 zenbakidun trastetegiaren eta 15 zenbakidun garajearen erosketa.

  7. Telesforo Aranzadi etxebizitza salmenta baldintzen pleguaren onarpena.

  8. Agitax elkartearen proposamena 2017rako hiri barruko taxi zerbitzuaren tarifen inguruan.

  9. Erregu eta galderak.


 

Departamento: