POP-UP ekimen berritzailea izango da urriaren 15ean eta 16an Bergaran, Udala eta Bedelkarren eskutik. San Martin plazako biltokin elkarturko dira herriko 20 komertzio udazkenerako eta negurako produktuak erakutsi eta saltzeko. "Denetariko sektoreak hartuko dugu parte, osagarriak, arropak, zapatak... eta gerturatzen diren herritarrentzat kafe txokoa, musika edota garagardo txokoak izango ditugu", agertu du Bedelkarreko Ainhoa Garitanok.

Larunbatean 10:00 etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era zabalduko da eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek aurreratu dutene, gune horretako produktuek %10eko deskontua izango dute eta erosle guztien artean, 100 euroko balea zozkatuko da azokan bertan gastatzeko.

Animatu!

Departamento: