Abenduak 8an, osteguna, piztuko dira Gabon argiak eta horrekin batera, Bergarako Gabonetako egitarauari hasiera emango zaio. Aurten, argiztapena esleitu egin da lehenbizikoz eta Maycolux enpresak jarriko ditu argiak datozen 3 urteetan.

“LED argiak jarri ditugu kaleetan, gaur egun, merkatuan energia gutxien kontsumitzen dutenak dira. Modu honetan, kontsumo energetikoarekin arduratsuak izaten jarraitzen dugu. Gabon garai hauetan bergararrak herrian geratu eta bertan kontsumitzeko ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dugu; jolasak, zinea, antzerkia, kirola… Gainera, Olentzero, Mari Domingi eta Erregeen bisita ere jasoko dugu. Urtarrilak 6ra arte egongo dira argiak piztuta, eta argiekin batera, Bergara ere piztuta eta bizirik izango da ekintzei esker. Ondo pasa!”, adierazi du Maite Agirre Ondarea, Kultura eta Jaietako batzordeburuak.

Hona hemen egitarau osoa;

 

Departamento: