Bergararren bizi kalitatea hobetzea. Helburu hori zuen Udalak antolatutako Ideia Lehiaketak. Bergarako eta bergararren bizi kalitatea hobetzeko ideiak bildu nahi zituen Udalak. "Lehiaketa honekin herritarren partaidetza nahi genuen izatea eta lortu dugu. Herritarren beharrak eta nahiak ere ezagutu nahi genituen eta hori ere lortu dugu. Horregatik, eskerrik asko, gure lana aberastu duzuelako", agertu zuen Elena Lete alkateak atzo egin zen sari banaketan. Abenduan jarri zen lehiaketa abian eta guztira, 19 proposamen jaso dira; 11 helduenak eta 8 haurrenak. 

Herritarren iritzia ere ezagutu nahi izan da eta horretarako, bozka emateko bi bide eskaini ziren, batetik Aroztegi aretoan astebetez egon ziren proiektu guztiak ikusgai eta ontzi baten bakoitzaren bozka emateko aukera egon zen. Bestetik, udal webgunean ere 10 egunez egon zen boka emateko aukera. Amaieran, Aroztegin 129 pertsonek bokatu zuten eta webgunean, berriz, 138k, guztira, 267 herritarren botoak jaso zirelarik. Boto guzti hauek kontutan hartuta, Udal barneko epaimahaiak ere bere iritzia eman zuen eta honako hauek izan dira irabazleak:

Haurren sariak.

  •  Lehen ideiarik onena: ONENAK 4321. 100 eurotan baloratutako opari kutxa (liburuak, eskola materiala, etab…) eta Zabalotegi aretoan 2017 urteko haurrentzako ikuskizun guztietarako 2 pertsonentzako bono bat.

 

  • Bigarren ideiarik onena: BERRITSUK 7777. 75 eurotan baloratutako opari kutxa eta Zabalotegi aretoan 2017 urteko haurrentzako ikuskizun guztietarako 2 pertsonentzako bono bat.

 

  • Hirugarren ideiarik onena: GALAKTIKOAK 4756. 50 eurotan baloratutako opari kutxa eta Zabalotegi aretoan 2017 urteko haurrentzako ikuskizun guztietarako 2 pertsonentzako bono bat.

 

Helduen sariak.

  • Lehen ideiarik onena: 500 € bonotan eta Zabalotegi aretoan 2017 urteko helduentzako ikuskizunetarako bonoa (sarrera 1 ikuskizuneko). 1234 GOIKO: Maite Aranzabal. (Berak ezin izan zuen ekitaldian egon eta lagun batek hartu zuen saria)

  • Bigarren ideiarik onena: 250 € bonotan eta Zabalotegi aretoan 2017 urteko helduentzako ikuskizunetarako bonoa (sarrera 1 ikuskizuneko). TXIRRINGO 2017: Sara Martinez eta Nerea Madariaga

  • Hirugarren ideiarik onena: 150 € bonotan eta Zabalotegi aretoan 2017 urteko helduentzako ikuskizunetarako bonoa (sarrera 1 ikuskizuneko). IRAGANA BIZI: Dorleta Mendibilen izenean, Aranzadiko ikasle talde bat.

Departamento: