Maiatzaren 6an ospatuko den Street Style azokaren baitako lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek apirilaren 12ra bitartean dute izena emateko aukera. Horretarako, 616 727 592 telefonora deitu edota whatsapp mezua bidali behar da izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze data emanez.

Partaideek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala, 18 urtetik gorakoak izan beharko dute eta praka bakeroak eta kamiseta zuria jantzita etorriko dira azoka egunean. Aurrez izendatutako postuan goiko arropak eta elementuak hartu eta 30 minututan, look urbanoa prestatu beharko dute. Ondoren, eszenatokian jarriko dira eta herritarrek erabakiko dute, bozka bidez, zein den look irabazlea.

Partaide irabazlearentzat, postuetan erosketak egiteko bonoak eskuratuko ditu, botoa ematen duen herritar irabazleak ere berdin.

Departamento: