Astelehenean apirileko ohiko udalbatza egin zuen Bergarako Udalak eta landutako gaien artean, San Antonioko gunean Urteaga kalean Madura Etxegintzak eta Udalak duten jabegoko lursailaren alokairua aurkitzen zen. Aho batez onartu zen kontratuaren arabera, Udala eta Maduraren jabegoko lursaila Antzuola-Bergara saihesbideko lanan egilea izango den Construcciones Mariezcurrena enpresari alokatuko zaio. Alokairuaren zatia, Udalak ez du dirutan jasoko. Hala, Mariezcurrenak aparkalekua egokituz ordainduko du. Modu honetan, San Antonioko gune horretako zati batean aparkaleku berria eraikiko da.

Bestetik, EH Bilduko Lauri Askargorta eta Iosu Elortza zinegotziek euren postua utzi zuten “arrazoi pertsonalengatik”. Elena Lete alkateak egindako lanak eskertu nahi izan zien; “Legealdi honetan egindako lana eta ekarpen guztiak eskertu nahi dizuet. Laurik 10 urtez erakutsitako herrigintzarako ahalmena eta gogoa izugarria izan da eta Iosuk, erakutsi duen bultzada eskertzekoa da. Zorte on aurrerantzean”.

Departamento: