Gaur, maiatzak 3, hileko lehen asteazkena izanda, Eguazteneko Azoka berezia izango da Oxirondon. Honela, ohikoa den bezala, bertako baserritarrek garaiko produktu freskoak izango dituzte salgai eta pintxo potea, berriz, Etxagi Jatetxeak eskainiko du.

Ekintza berezia aldiz, loreen inguruan antolatu da. Maiatza loreen hilabetea izanik, gaurko azokan lorak egiten ikasteko eskulan tailerra eskainiko da Izeder enpresaren eskutik. Bertako produktu bikainez, pintxo poteaz eta loren eskulan tailerraz gozatzeko aukera paregabea izango da beraz, 18:00etatik aurrera Oxirondon.

Departamento: