Gabonetako oporretan zer egotea nahi duzu? Galderari erantzuteko Umeen Batzarra egingo dugu azaroaren 14an
Enviado por komunikazioa en Vie, 2014-11-07 12:49
“Gabonetako oporretan zer egotea nahi duzu? Galdera honi erantzuna emango diote LHko 3,4, 5 eta 6. mailako ikasleek, datorren ostiralean, azaroaren 14an, 17:30ean, udaletxean, egingo dugun Umeen Batzarrean.
Batzar hau egitea erabaki du Udalak, Gabonetan antolatu daitezken ekintzak erabakitzeko orduan, umeek beraiek izan daitezen protagonista. Horretarako 9-12 urte bitarteko LHko ikasleei dei egiten die, udaletxean bertan egingo den batzarrean parte hartu dezaten.
