Erramu Zapatuan artisautza, elikagai eta bestelako postuak jartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2025-02-17 12:14
Erramu Zapatuan, apirilaren 12an, artisautza, elikagai eta bestelako postuak jarri nahi dutenek martxoaren 5era arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
Postuak San Martin plazan, Ibargarai kalean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan jarriko dira, 08:30etik 14:30era.
Tramitaziorako informazio osoa, oinarriak, inprimakiak, etab: https://www.bergara.eus/eu/node/20301
