Oxirondo azokan kokatuko den ‘Elikaenea’ egitasmoa ezagutzeko bisitak antolatu dituzte
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-07-18 13:50
Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz, hainbat lan eta ekimen ezberdin garatu dira Bergarako Elikadura Mahaian. Horietako bat ‘Elikaenea’ da, irailetik aurrera Oxirondo berria ‘gorpuztu’ eta bergararrei plaza ireki bat eskainiko dien egitasmoa.
Bertan, herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan. Egitasmoaren nondik-norakoak aurkeztu asmoz, bisita ezberdinak antolatu dira datozen egunetarako herriko eragile, elkarte eta herritarrentzako.
