“Bergararren bizimodua hobetzeko” 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du Bergarako udal gobernuak
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2023-12-12 09:03
Bergarako udal gobernuak 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du, herria biziberritu eta bergararren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko. Horretarako, 33.120.743 euroko Aurrekontua izango du datorren urtean, eta dagoeneko gobernu taldeak oposizioari aurkeztu dizkio aurreikusita dituen proiektu eta diru partida nagusiak, beraien proposamenak jaso eta aztertzeko helburuarekin. Ondo bidean, 2024rako Aurrekontuak urtarrilean onartzea aurreikusi dute udal gobernuko ordezkariek.