Agave: visitante especial de la entrada al museo
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-19 13:56
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-19 13:56
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-19 09:22
Bergarako Udalak, 2023-2024 urteetan zehar, enplegu sustapenaren arloan inbertsio ezberdinak egin ditu udalerriko ekonomia eta garapen sozioekonomikoa indartzeko helburuarekin. Tokiko ekonomiaren diagnostiko eguneratua eta lan ildo estrategikoen ezarpena oinarri hartuta, hainbat ekimen eta laguntza programa jarri dira martxan, enpresa sareari, ekintzaileei eta herritarrei zuzenduta.
Enpresa sare sendo eta lehiakorra sustatzeko apustua
Udalak elkarlana bultzatu du Bergarako enpresa elkarteekin, euren jarduera ekonomikoa indartzeko laguntzen bidez.
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-19 08:58
Enviado por webmaster en Mié, 2025-06-18 12:06
Enviado por webmaster en Mié, 2025-06-18 10:50
Legegintzaldia hasi zenetik bi urte pasatu diren honetan, Bergarako gobernu taldeak asteazken honetan egin du legegintzaldi erdiko balorazioa, eta balorazio positiboa plazaratu du. Gobernuaren esanetan, legegintzaldiko planaren barruan aurreikusitako neurrien bi herenak dagoeneko martxan daude edo bete egin dira.
Enviado por webmaster en Mar, 2025-06-17 17:35
Dagoeneko erabilgarri dago Agorrosin futbol zelaiaren ondoan kokatutako kirol esparru berritua. Herritarrek aukera izango dute bertan kirol jarduerak egiteko, hala nola kirol anitzeko belar artifizialeko pistan aritzea edota oinez nahiz korrika egiteko espazioa erabiltzea.
Instalazio berriak ordutegi zabalarekin egongo dira irekita, herritar guztien erabilerarako:
• Lanegunetan: 7:00etatik 21:00etara.
• Asteburu eta jai egunetan: 8:30etik 20:30era.