Bergarako Udala San Juan auzoko zubia konpontzen ari da, baserri bideetan inbertsioak handitu dituen bitartean
Enviado por webmaster en Mié, 2025-12-17 10:18
Bergarako Udalak duela egun batzuk ekin zion San Juan auzoan dagoen zubia konpontzeari, egitura arazoak zituela eta segurtasuna bermatzeko premia zegoelako. Zubi hau San Juan auzoko 12 baserrirako sarbidea da, eta konponketa lanek egitura indartzea eta pasabidea seguru egitea dute helburu. Obrak Construcciones Zubieder, S.L. enpresak egingo ditu, eta 105.890,43 euroko inbertsioa suposatzen du.




