Hainbat bazkari herrikoi izango dira aurten ere Pentekosteetan

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bazkari herrikoi ezberdinak antolatu dira elkarlanean Bergarako Pentekosteetarako. Adin tarte ezberdinei bideratuta, bergarar guztiek gozatu ahalko dute lagun arteko bazkariren batetaz.

Maiatzaren 20an, astelehena, herri bazkaria ospatuko da San Martin plazan 14:30etik aurrera, eta euria eginez gero Seminarioko karpan ospatuko litzateke. Txartelak eskuratzeko aukera apirilaren 29an jarriko da martxan, 18:00etatik aurrera www.seminarixoa.eus helbidean.

Erorikoen aurkako tailerrak antolatu ditu Bergarako Udalak maiatzerako

Erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera. Tailerrak maiatzaren 14 eta 16an, 16:30 – 18:00 bitartean ospatuko dira Agorrosin gunean, eta bi egunetako saio teoriko eta praktikoak izango dira. 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Korrontzi eta Bergarako Moises Aspiazu dantza taldea elkarrekin arituko dira maiatzaren 4ean frontoian

Korrontzi musika taldeak eta Bergarako Moises Aspiazu dantza taldeak ‘K.Dantzan’ ikuskizun berezia eskainiko dute maiatzaren 4ean Bergarako frontoian. Proiektu honen bitartez, 2015.urtean Agus Barandiaran trikitilariak ideiatutako eta zuzendutako proiektua abian jarri zuen: Korrontzi Dantzan.

Eduardo Alsasua artistaren “Materia bisual sentikorra” erakusketa Aroztegin

Eduardo Alsasua artistak ‘Material bisual sentikorra’ erakusketa inauguratuko du ostiral honetan Bergarako Aroztegi aretoan maiatzaren 12ra arte.

Eduardo Altsasuren pintura gaur egungo errealismo piktorikoaren barruan kokatzen da, eta egilearen gertuko errealitatearekin lotuta dago. Izan ere, eguneroko egoera, leku, objektu eta abarretan aurkitzen du inspirazioa. Bere koadroek espazioen, pertsonaien, giroen eta abarren aurrean jartzen gaituzte, eta guztiok horiek bizi izan ditugun sentsazioa ematen digute.

Páginas