30 postutik gora otsaileko Domeka Azokan
Enviado por komunikazioa en Lun, 2015-02-23 15:38
Pasa den igandean ospatu zen otsaileko Domeka Azokak eguraldi txarrari aurre egin zion. Guztira, 30 postutik gora elkartu ziren Udaletxe eta Errege Mintegiko arkupeetan. 2. eskuko materiala, artisauak, bitxikeriak, aintzinako objetuak…aukera paregabea kontsumo eredua aldatu eta beste aukera batzuk martxan jartzeko!
Eskerrik asko postua jarri zenuten guztioi eta baita eguraldi eskasari aurre egin eta Domeka Azoka ikustera hurbildu zineten guztioi!!!
Azkenik, gogoratu apirilaren 19an hurrengo Domeka Azoka izango dela!
Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egin dute Udalak eta Jardunek
Enviado por komunikazioa en Vie, 2015-02-20 13:31
Euskarak azken aldian jasan dituen erasoak salatzeko, Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da otsailak 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean Donostian.
Mobilizazioaren helburua hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako “injerentziak” salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da.
Domeka Azoka se celebrará este fin de semana
Enviado por komunikazioa en Vie, 2015-02-20 10:05
Domeka Azoka es un mercado dirigido a impulsar el intercambio, la reutilización y la artesanía. En este mercado se enseñan, cambian o venden cosas que personas que han solicitado un puesto no utilizan o son de creación propia. Asimismo, las y los artesanos también pueden poner su puesto y vender sus propios productos. En febrero, en total, habrá 34 puestos de 2ª mano y de artesanía.
Día: 22 de febrero, domingo
Lugar: San Martin Plaza (si llueve en los arcos)
Hora: 11:00h. a 14:00h.
Udaleko lorezaintza zerbitzuaren ez ohiko lanak
Enviado por komunikazioa en Vie, 2015-02-20 09:13
Lorezainek aste honetan hasi eta datorren asteetan zehar ez ohiko lanak egingo dituzte herriko zenbait kale eta guneetan.
“Ontziratu zaitez!” kanpainako lehen emaitzak eta balorazioa
Enviado por komunikazioa en Vie, 2015-02-20 08:30
Kutxa Ekoguneak bultzatu eta Bergarako Udala batu zen “Ontziratu zaitez” kanpaina eraginkorra izaten ari da herrian eta emaitza politak ari da lortzen. Pasa den urteko urrian abian jarri zen “Otziratu zaitez” eta lau hilabetetan 9.099 aldiz erabili zituzten tuperrak kanpainan parte hartzen ari diren bergarako bizilagunek.
Produktu freskoen saltokietan, batez ere, arrandegietan eta harategietan erabiltzeko, 3.000 ontzi banatu ziren eguneroko erosketetarako eta, era horretan, paper eta plastikozko bilgarrian erabilera murrizteko.
Erabilera datuak





