Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea irailaren 10ean bukatzen da

Uztailaren 10etik irailaren 10era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea uztailaren 10etik irailaren 10era izango dela.

Ekainaren 15etik irailaren 15era irekiko dira Bergarako udako igeritokiak

Egunero egongo dira zabalik, goizeko 10etatik arratsaldeko 8:30ak bitartean. Berrikuntza bezala patineteentzako aparkalekua eta aulki eta hamakak gordetzeko tokia egokitu dira.

Ekainaren 15etik aurrera bergararrek udal igerilekuetan gozatzeko aukera izango dute egunero goizeko 10etatik arratsaldeko 8:30ak arte.

Páginas