Oxirondo azokako erregelamendua gaurkotu du Udalak, gaur egungo errealitatera egokitzeko

1.993ean Oxirondo azokarako onartutako erregelamendua gaurkotu asmoz, Bergarako Udalak honen eguneraketa onartu du astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran. Erregelamendu berritu horri esker, instalazio horiek gaur eguneko beharretara egokitu ahalko dira, espazioa erabilera berrietarako erabiltzea ahalbidetuz.

‘Ikastetxeklik’ egitasmoaren ikasturte bukaera ospatu dute Bergarako ikasleek

DG2030 egitasmoaren barruan dagoen IKASTETXEKLIK proiektuaren ikasturte honetako itxiera saioa ospatu da duela egun gutxi.

IKASTETXEKLIK energiaren kontsumoa murrizteko proiektua da. Bertara proiektuan parte hartu duten eskualdeko ikastetxeetako ordezkariak joan ziren. Bergarako kasuan Aranzadi ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Martin eskolako ordezkariak.

Maite Usabiaga zinegotziak ikasleei banatu zizkien errekonozimendu ziurtagiriak. Zorionak egindako lanagatik!

Bergarako musika taldeek Loratzen jaialdia ospatuko dute asteburu honetan

Bergarako Udalak eta herriko musika taldeek martxan jarritako ‘Loratzen’ diskoari jarraipena eman asmoz, larunbat honetan, ekainaren 15ean, zebait musika talde bergararrek kontzertuak eskainiko dituzte herriko txoko ezberdinetan.

13:00etan, Irizar jauregiko atzealdean, Diablues eta Bluezifer Band, Sin Ruta eta Add Blue taldeak arituko dira. 17:30ean, leku berdinean, DBQ, Golden Blues eta Hegazkin-en txanda izango da, eta, bukatzeko, 22:00etatik aurrera Fango, Azkaiter Pelox eta Orhi arituko dira Seminarixoan.

Bergarako Udalak Klima eta Energia Plan berria aurkeztuko du ekainaren 11n

Bergarako Udalak klima-aldaketa arintzeko eta BEG isuriak murrizteko balio izango duen ‘Bergara 2030 Bizi energia’ klima eta energiari buruzko Tokiko Plana aurkeztuko du datorren asteartean, ekainaren 11n, Olaso Dorrean 18:00etatik aurrera. Ekitaldia herritar eta eragile ezberdinei irekia izango da, eta bertan datozen urteetarako erronka zein lan ildoak aurkeztuko ditu.

Páginas