Irekita Bergarako Udal Euskaltegian etorkinentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea
Enviado por admin en Vie, 2012-09-21 10:32
Urriaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroak Urriaren 8-9an hasiko dira.
Beste behin ere, kanpotik Euskal Herrira bizitzen etorri eta euskara ikasteko interesa duten etorkinentzako euskara ikastaro berezia antolatu dute Bergarako Udalak, Bergarako Udal Euskaltegiak eta HABEk elkarlanean. Honela, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat eskainiko zaie 16 urte baino gehiago dituzten Euskal Herrira etorri berriei, eurentzako egokitutako metodologia eta materiala erabilita.