Euskal hileta-errituen berri emango duen bisita gidatuak izango dira Angiozarren azaroaren 1ean eta 3an
Enviado por admin en Mar, 2012-10-23 17:08
Bergarako Udalak Angiozarreko auzotarrekin batera prestatutako ekimena da.
Gaur egun, gutxi hitz egiten dugu Herio Andereari buruz gure artean, gure gizartean.
Herioarekin lotutako “ospakizunei” dagokienean gehienok Domu Santu Eguna besterik ez dugu ezagutu... nahiz eta pixkanaka Halloween jaia ere gure ingurura zabaltzen ari den. Azken honekin, gainera, heriotza bera ere ia haur-jolas bihurtuta.
