01 Bergara Marka Kol-fondo transp.png

Bergarako armarrian dagoen irudiaren bertsio modernoago bat da Bergarako Udalak estreinatu berri duen irudi korporatiboa. Herrian ezaguna den irudia moldatu da eta orain arte udalak erabili dituen forma guztiak ordezkatuko ditu, erabiltzen diren euskarriei bateratasuna emanez.

Hamaika Barri S.L enpresa izan da irudi korporatibo berria eraiki duena. Gizabaruagan aurkitzen den komunikazio enpresaren esku egon da irudi korporatiboaren eraikitzea.

Irudi berri honen helburua Udalean erabiltzen diren euskarri guztiek bateratasuna izatea da. Horrela irudiari indarra emateko ahaleginetan. Bestetik, orain artean erabilitako irudiari berritasun bat eman nahi izan zaio eta gaur egungo irudi moderno eta berri bat sortu nahi izan da.

Aurrerantzean Udalak irudi korporatibo berriaren erabilerari ekingo dio, aplikazio eta forma guztietan.