Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2011ko laugarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

2012ko urtarrilaren 10etik 2012ko martxoaren 12ra

Lekuak eta medioak:

 Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2012ko martxoaren 12an.

 Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean egin ahalko da ordainketa:

-Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edota larunbatetan, goizeko 9:00etaik 13:00etara bitartean, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

-Baimendutako Finantza Erakundeetako bulegoetan, kutxazainetan edo Internet bidez, www.bergara.eus tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun erreziboa eduki behar da ordainketa modu horretan egiteko.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.