Bergarako Udalak Erramu Zapatuko feria dela eta, 2012ko martxoaren 31an, Seminarioko patioan jarriko den taloak saltzeko txosnaren esplotazioa eta Munibe plazan Eusko Labela duen baserriko oilasko errea saltzeko jarriko den txosnaren esplotazioa arautuko duten baldintzak onartu ditu.

Idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabaz asmorik gabeko entitate edo elkarteei eskaerak aurkezteko epea 2012ko martxoaren 16an, 13:30etan bukatzen dela jakinarazten zaizue.

Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo www.bergara.eus-en eskuragarri izango dituzue otsailaren 22tik aurrera.

PleguaI

PleguaII