Bergarako Udaleko Kultura Zerbitzua Pentekoste jaien antolaketa lanetan hasia dago. Aurten Pentekoste jaiak maiatzaren 25etik maiatzaren 29ra ospatuko dira.

Jakina denez iaz baino aurrekontu gutxiagorekin baina gogo eta ilusio handiz heldu zaie prestakuntzei.

Kultura Zerbitzutik herritar guztiei, banakako zein talde ezberdinei, deialdia luzatzen die jaiak antolatzeko egingo den bilera irekian parte hartu dezaten.

Proposamen guztiak ongi etorriak izango dira eta denen artean ea egitarau koloretsu eta osatu bat ateratzen den.

Eguna: martxoak 13, asteartea

Ordua: 19:00

Lekua: Kultura Etxea