Gure herriko alde zaharra museo-ireki bilakatu nahi dugu, tokiko artisten parte hartzearekin.

Bergarako Udalak egitasmo bat jarri du abian alde zaharreko lokal komertzial hutsen erakusleihoak Bergarako artisten artelanez dotoretzeko. Honen helburua da beste ekintza batzuen artean alde zaharreko bizitza komertziala berpizten laguntzea era erakargarri batean, eta Bergarako artisten potentziala balorean jartzea. Ondorioz, Alde Zaharrak duen izaera monumentalaz gain, ikutu kolorista eta abanguardista hartuko luke, kalea museo-ireki bihurtuz, danon gozamenerako eta erakargarri eginaz bisitari eta turistentzat.

Ekimen honetan parte hartu nahi duen Bergarako edozein artistak du aukera eta Udalak parte hartzera gonbidatzen du. Informazioa jaso ahal izateko zuzendu BEART elkartera 635 713 269 edo Kultur Etxera 943779158. Bertan gustu handiz emango dizuegu egitasmo honen berri. Izena ematea martxoaren 26ra arte izango da.

Dagoeneko proiektu honetan parte hartu nahi duten alde zaharreko eta itxita dauden 25 lokal komertzialek izena eman dute. Dei egin nahi diegu proiektu honen berri jaso eta oraindik erabakirik hartu ez duten lokal komertzialen jabeei, izena emateko epea martxoak 16an bukatuko dela.

Oinarriak

Eskabidea