Apirilaren 23tik 27ra izango da biak barne. Aurrez izena ematea beharrezkoa da joateko.

Bergarako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastaro bat antolatu du mendekotasun duen pertsona batekin bizi diren pertsonentzako.

Ikastaroa, SENDIAN programaren barruan egingo da eta ZAINTZAILEAREN ARLO PSIKOLOGIKOARI BURUZKO HONAKO GAIAK aztertuko dira.

  • Zaintzailaren zama eta norbere burua zaintzeko estrategiak Zaintzailearen sentimenduak Zaintza-teknikak. Arreta egoera berezietan (urduritasuna, agresibitatea, haserrea, noraezean ibiltzea, ) * Mendekotasuna duen pertsonarekiko komunikazioa

Mendekotasuna duen pertsona batekin bizi direnek ikastaroan parte hartu nahi badute, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan izena eman behar dute: 943 77 91 65 edo ongizatea@bergara.eus.

Plaza mugatuak izango dira.

Egunak: Apirilaren 23tik 27ra, biak barne Ordutegia: 15:00 17:00 Lekua: Gizarte etxean (Jubilatuetan)